2007/03/28

Txostena

eUSkal iPod

Produktu baten edizio bat merkaturatzeko asmoa dugu eta berria denez, hainbat arlo definitu behar dira lehenik eta behin. Ondoren produktua errentagarria izateko marketing erabaki batzuk hartuko dira.

Produktua

iPod-en edizio mugatua, "Euskal iPod izenekoa". 8 Gb-eko edukiera.

Xede-taldea

Euskal Herriko musikazaleak, gehienbat gazteak, teknologia berriekiko jarrera zabalagoa baitute.

Lehiakideak

Mp3 erreproduzitzaile guztiak eta walkman-ak. Laster mugikorrak ere.

Komunikazio-helburua

Euskal edizio berezi hau erakargarria egingo dugu xede-taldearentzat. Horretarako euskaldunak arlo askotan ezberdinak garela adieraziko dugu eta horregatik euskaldunon berezitasunarekin bat datorren iPod-a sortu dugula, beste iPod-en ezberdina.

Erabaki estrategikoak

iPod eredu hau berezia izan behar da xede-taldea erakartzeko eta horretarako pertsonalizazioan oinarritu gara. Hau da, bezero bakoitzak bere iPod-aren diseinua aukeratu ahal izango du emandako 20 ereduen artean eta bere izena grabatu ahal izango du (hamar karaktere gehienez ere). Horretarako web orrialde bat sortuko da eta bertan bezeroak aukeratuko du diseinu bat, izena eta zein abesti nahi dituen, nahi izatekotan.

  • Diseinua: 20 eredu egongo dira eta bezeroak aukeratuko du gehien gustatzen zaiona.
  • Grabatua: bezeroari bere izena, goitizena edo nahi duen hitza iPod-ean laserrez grabatzeko aukera eskainiko zaio, beti ere hamar hizki baino gutxiagokoa. Atzean jarriko da izena, weborrialdean agertzen diren hiru modelo hoietan ikusi daitekeen moduan.
  • Abestiak: abestiekin etortzea nahi duenak 10 aukeratuko ditu gehienez 100eko zerrenda batetik, weborrialdean egin ahal izango da. Denetariko musika estiloak aurkituko dira bertan, baina denak izango dira talde euskaldunenak. Gainera, %40a abesti berriak izango dira.
  • Logotipoa: iPod-aren logotipoaren estiloa mantenduz, "euskal" hitza gehitu diogu aurretik, "u" eta "s" hizkiak letra handiz jarri ditugularik, "iPod" hitzaren
    "p" hizkia bezalaxe.
  • iPod mota: iPod nano bat izango da, 8 Gb-eko edukierakoa.

Esan bezala, gure estrategia nagusia pertsonalizazioa izango da. Horrek ezberdinduko du produktua beste iPod-etatik eta edozein erreproduzitzailetik, azken finean. Beraz, eUSkal iPod-aren abantaila ezberdintzailea pertsonalizazioan datza, horrek bezerogaiak erakarriko ditu eta. Erabaki hau hartu aurretik, 19 eta 26 urte bitarteko gazte batzuk inkestatu ditugu, denak musikazaleak baina euren arteko oso gustu musikal ezberdinak dituztenak. Guztien erantzunak aztertu ondoren, eUSkal iPoda produktu pertsonalizatua izatea egokiena dela ikusi dugu, bakoitzaren beharretara egokituta.